87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 4848/2011 prozedura

Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegian, 2012ko apirilaren 16an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 4848/11 falta-judizioa bideratzen ari dela, maulagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

54/2012 epaia. Iruñean, 2012ko urtarrilaren 31n.

Nik, Edilberto Esteban Iglesias jaunak, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, 0004848/2011 falta-judizioko autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Judizioan, alde batetik, Sara Magallon Huarte (NAN zk.: 72824897) eta, bestetik, Manuel Barranco Quesada aritu dira, eta Fiskaltzak parte hartu du Legeak emandako ordezkaritzarekin. Espainiako Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut.

Epaitza:

Manuel Barranco Quesada kondenatzen dut, maula-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 8 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Manuel Barranco Quesadak 320 euroko isuna ordaindu behar du.

Manuel Barranco Quesada kondenatzen dut Sara Magallón Huarteri 100 euroko kalte-ordaina ematera.

Manuel Barranco Quesada kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Manuel Barranco Quesadari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko apirilaren 16an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1205904