87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 4880/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.

Aditzera ematen da Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegi honetan 4880/11 falta-judizioa bideratzen ari dela, ordena publikoaren kontrako falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

634/11 epaia.

Iruñean, 2011ko abenduaren 13an.

Nik, Edilberto Esteban Iglesias jaunak, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, 4880/2011 falta-judizioko autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Judizioan alderdi izan dira, salatzaile gisa, 551 zenbakidun udaltzaina eta, salatu gisa, Mustapha Lbini (AIZ: X953477N; helbidea: Iruñeko Zapatería kalea, 1, 1.), eta Fiskaltzak parte hartu du Legeak emandako ordezkaritzarekin. Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, epai hau eman dut.

Epaitza.

Mustapha Lbini, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzule kriminala izateagatik, 30 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, eta eguneko 8 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Mustapha Lbinik 240 euroko isuna ordaindu behar du.

Mustapha Lbini kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Mustapha Lbiniri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1205052