87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua

Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 6065/2011 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

120/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.

Nik, María Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 6065/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Sandra Milena Giraldo Alzate eta Blanca Nelly Grisales Valencia; hauetatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut.

Epaitza:

Blanca Nelly Grisales Valencia absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Blanca Nelly Grisales Valenciari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 22an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1204686