87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 2795/2011 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, kalte-falta bategatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

43/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko otsailaren 7an.

Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ustezko kalte-falta batengatik bideratu diren 2795/2011 falta-judizioaren jarduketak aztertu ditut. Alderdi hauek aritu dira: Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa; Juana María Aguirre Gilabert, salatzaile gisa; eta Elvis Maricel Fodor, salatu gisa. Ebazpen hau eman dut:

Epaitza.

Elvis Maricel Fodor kondenatzen dut, kalte-falta baten egile eta erantzule den aldetik, hamabost eguneko isuna ordaintzera, zortzi euro egunean, eta prozesuko kostuak ordaintzera. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Erantzukizun zibila dela-eta, Juana María Aguirre Gilaberti 278,53 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari.

Epai hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa paratzen ahal da 5 eguneko epean.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura eta erants bekie autoei lekukotza.

Jakitera ematea.-Epai hori eman duen epaileak hura irakurri eta publiko egin du, jendaurreko entzunaldian.

Iruñean, 2012ko otsailaren 7an. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Elvis Maricel Fodorri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 26an.-Magistratua, Inés Hualde Juvera.

Iragarkiaren kodea: J1205425