87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

289/2012 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-6.3 lurzatiaren xehetasun azterlana behin betiko onesten duena. Sustatzailea Promociones Urniza, S.L. da.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak abenduaren 14an emandako 343E/2011 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-6.3 lurzatiaren xehetasun azterlana, Promociones Urniza, S.L.k sustatua.

Ebazpen hori 2012ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an. Xehetasun azterlana hogei egunez egon zen jendaurrean eta, aldi berean, ukitutako udalei entzunaldia eman zitzaien.

Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Agiria bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen eta Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudiaren testu bateginaren edukiarekin, zehazki, hirigintza araudi partikularraren 9. artikuluarekin; horrenbestez, administrazio espedientea ikusirik, aldeko txostena eman da, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak behin betiko onesteko.

Xehetasun azterlan honen tramitazioa eta onespena Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua aplikatuz, plan sektorial bat garatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren B-6.3.unitate morfologikoaren xehetasun azterlana, Promociones Urniza, S.L.k sustatua.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Burlatako, Uharteko, Iruñeko eta Eguesibarko udalei, xehetasun azterlanaren sustatzaileari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko martxoaren 28an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Marie Gómez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1205212