87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1112/2011 betearazpena

Aránzazu Chocarro Úcar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Caja Rural de Navarra S. Coop. de Créditok eskaturik, higigarrien hipoteka bat dela-eta, Joaquín Pérez-Seoane Garridoren, María Casilda Justo Irisarriren, Bernardo Pérez-Seoane Justoren, Ana María Pérez-Seoane Justoren, Ignacio Pérez Seoane Justoren eta Joaquín Pérez-Seoane Justoren aurka epaitegi honetan bideratu den 1112/2011 betearazpen prozesuan, erabaki da jarraian, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

D motako etxebizitza, Arreko Igeldea kaleko 3an (lehenago 27. zenbakia) kokatutako etxeko lehen solairuan (etxeko eskailera-burutik sartzen da etxebizitzara). Atxikita ditu 14. zenbakidun aparkalekua, eraikinaren sotoan kokatua, eta 7. zenbakidun trastelekua, eraikinaren sotoan kokatua.

Inskripzioa: 3770. liburukia, 81. liburua, 123. orria, 5383. finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroa.

Enkantearen ondorioetarako, finka 301.000 euroan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2012ko maiatzaren 31n eginen da, 10:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757 0000 05 1112 11 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren % 20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Betearazpenpeko alderdiei jakinarazterik ez badago, ediktu honek jakinarazpena egiteko balioko du.

Iruñean, 2012ko apirilaren 13an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1205776