87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 260/2012 prozedura

José Alonso Ramos jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegi honetan jabari-espedienteari buruzko 260/2012 prozedura bideratzen ari da, Carmen Mortalena Salaburu andreak eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hastearen gainekoa:

Ernalegin, jabetzak borda, txabola eta itxitura ditu. Bordak 39. zenbakia dauka; bost metro eta laurogei zentimetro ditu aurrealdean, eta hamabost metro eta hirurogeita hamar zentimetro sakonean. Azalera: laurogeita hamaika metro eta sei dezimetro koadro ditu, laurogeita hamar, kopia zaharren arabera. Mugak: eskuinaldean, bere jabetza; ezkerraldean eta atzealdean, herrilurrak. Atxikia duen txabolak hiru metro eta laurogei zentimetro ditu aurrealdean, eta zortzi metro sakoneran. Azalera hogeita hamar metro eta berrogei dezimetro koadrokoa da. Mugak: atzealdean eta eskuinaldean, herrilurrak; ezkerraldean: bere jabetza. Jabetzak berrogeita bi peonada eta hogeita bat pertikako belardia dauka, eta hamahiru peonada eta lau pertikako landu gabeko lurrak. Osotara: berrogeita hamabost peonada eta hogeita bost pertika edo bi hektarea, zortzi area eta sei zentiarea; Baztango herrilurrekin mugatzen da alde guztietatik. 50. poligonoko 29. lurzatia da, 1. azpiarea, 1. eta 2. hiri unitateak, A, B, C eta D landa azpilurzatiak. Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan dago inskribatua (baina ez bere egungo titularraren izenean, ez eta eskualdatzailearenean ere), Baztango Udaleko Artxibategiko 1401. liburukia, 63. liburua, 70. orria, 1. inskripzioa.

Igor bekio idazkia Fiskaltzari.

Dei egin bekie, eta hamar eguneko epea eman, epaitegi honetan agertu ahal izan daitezen beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzera:

a) Pertsonalki, Felisa Salaburu Irungaray andreari, ondasunak bereak baitira.

b) Epaitegi honetako eta Erratzuko (Nafarroa) Udaleko iragarki oholetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez, Manuela Iribarren Echeverría andreari (erregistroko titularra baita), bere kausadunei eta inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei.

Egin bitez behar diren idatzagiri eta ediktuak, eta eman biezazkio prokuradoreari, hark eginbidea eman diezaien.

Iruñean, 2012ko martxoaren 20an.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1204512