87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 1516/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"59/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.

Ana Inmaculada Ferrer Cristóbal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1516/2011 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Banco Santander S.A.k sustatu du auzia, Elena Díaz Alvarez de Maldonado prokuradoreak ordezkatuta eta Rafael Felez Díaz legelariak lagunduta, Julio Patricio Bermeo Montañoren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza.

Osorik baiesten dut demanda, eta horrenbestez Julio Patricio Bermeo Montaño kondenatzen dut Banco de Santander S.A.ri 3.971,95 euro ordaintzera, legezko interesak gehituta. Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu behar ditu.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua".

Eta Julio Patricio Bermeo Montañori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.-Idazkari judiziala, Aurea García Gayarre.

Iragarkiaren kodea: J1204308