87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 357/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko martxoaren 30ean.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

José María Ayala Leoz produradoreak Stefka Doycheva Petrichevaren izenean eta hura ordezkatuta eskaturik, Luka Sieonov Petricheven aurka (non den jakiterik ez dago) bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 357/2011 familia autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez epatu egiten da Luka Sieonov Petrichev, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Luka Simeonov Petrichev legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 30ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Marçia Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1205101