87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 416/2011 prozedura

Epaitza.

Baiesten dut M.ª Belén Goñi Jiménez prokuradore andreak, César Tapiz Medinaren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Fernanda De Deus Goncalvesen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Barañainen (Nafarroa) 2007ko ekainaren 27an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarriaren arabera, 50 euroko gordailua egin dela frogatu behar da, bestela errekurtsoa ez baita onartuko. Fiskaltza gordailua egin beharretik salbuetsita dago.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua.

Eta Fernanda De Deus Goncalves andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko martxoaren 29an.-Epaile magistratua, sinadura ulertezina.-Idazkaria, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1205062