87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Adostasun gabeko
dibortzioaren gaineko 346/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko martxoaren 22an. Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ignacio San Martín Cidriain prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 346/2011 familia prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Héctor Jesús Zamora Erauco jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Rosa Fermín Espino De Zamora andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza.

Baiesten dut Ignacio San Martín Cidriain prokuradore jaunak, Rosa Fermín Espino De Zamora andrearen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean dagoen Héctor Jesús Zamora Erauco jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Venezuelako Errepublikako Plazan (Mirandako Estatua), 1994ko uztailaren 7an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin. Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan. Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea. Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi. Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Eta Héctor Jesús Zamora Erauco jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko martxoaren 22an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1204627