87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 839/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko martxoaren 21ean.

Margarita Pérez-Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: M.ª Jesús Arricivita Osés prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko inbentarioaren gaineko 839/2011 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Ana García de Eulate Arambururen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Emiliano Rojo Hernandoren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Xedapen zatia.

Onesten da Emiliano Rojo Hernando jaunak Ana Isabel García de Eulate Aramburu andrearen aurka aurkeztutako inbentario proposamena, eta, besteak beste, ondoko ondasun hauek sartzen dira irabazpidezko sozietatearen aktiboa osatzen dutenen artean:

Jardunean.

-Iruñean den etxebizitza, Gortari Doktorearen kalea, 9-7. D.

-Irabazpidezko sozietateak Ana Isabel García de Eulaterekin duen kreditua, 3.000 eurokoa, Toyota Célica 1600 ibilgailuaren (NA-9976-AW matrikula) salmentari dagokiona.

Pasiboa.

-Ez dago pasiborik.

García de Eulate andrearen kargurako eta Rojo jaunaren aldeko kreditu kitagarriak.

1.-Bi mila zortziehun eta berrogeita hamaika euro (2.851 euro), García de Eulate andreari ordaintzea zegozkion eta Emiliano Rojo Hernando jaunak ordaindu dituen hipoteka kuotei dagozkienak.

2.-Bi mila bostehun eta hogeita hamabi euro eta laurogeita bost zentimoko printzipala, gehi %10eko berandutza interesak urtean, bai eta Comunidad de Servicios de Calefacción y Agua caliente de la Segunda Fase del Polígono San Jorgeri dagozkion hileroko errezibo epemugatuak ere, García de Eulate andreak erabiltzen duen etxebizitzak sorrarazitakoak. Jakinaraz bedi ebazpen hau eta, behin irmo denean, eman bekie alderdiei haren lekukotza eraginkor izan dadin.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Eta Ana García de Eulate Aramburu andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honen iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko martxoaren 21ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1204603