87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

1942/2011 ediktua

Aditzera ematen da, hiri errentamenduak direla-eta, epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Deklaratzen da bukatu dela Fernando González Garcíak eskaturik Marcelino Oliver Carteren aurka abiarazitako utzarazpenari buruzko judizioa. Horrenbestez, demandatua Barañaingo Erdiko Hiribideko 4an (atzealdea) dagoen lokala libre eta trabarik gabe eta Fernando González García auzi-jartzailearen esku uztera kondenatzen dut, bai eta auzi-jartzaileari mila bostehun euro ordaintzera ere, Prozedura Zibilari buruzko 576. artikuluari jarraikiz.

Eta Marcelino Oliver Carteri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 23an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1204770