87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 1602/2011 falta-judizioa

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2012ko martxoaren 16an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 1602/2011 falta-judizioa bideratzen ari dela, mehatxu eta derrigortze faltengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Esther Fernández Arjonilla andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaileak, 1602/2011 falta-judizioko autoak aztertu ditut. Horietan alderdi gisa aritu dira Fiskaltza eta, inplikatu gisa, Ignacio Ciaurri Borda, Petru Ariciuc, Virgil Mihai Cuciureanu, Marcel Geana Rotario, Nicolae Adrian Sacala, Dragos Butnariuc, Daniel Melinte, Ionut Cozminca, Cristian Grigoras eta Isar Ionut Bogdane. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, honako epai hau ematen dut Erregearen izenean.

Epaitza:

Virgil Mihai Cuciureanu eta Ionut Cozminca kondenatzen ditut, Zigor Kodearen 620.2 artikuluko mehatxu-falta baten egileak eta erantzule kriminalak diren aldetik, 15 eguneko isuna ordaintzera, eguneko 10 euroko kuota hain zuzen, ezertan galarazi gabe Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizuna.

Petru Ariciuc, Marcel Geana Rotario, Nicolae Adrian Sacala, Dragos Butnariuc, Daniel Melinte, Cristina Grigoras eta Isar Ionut Bogdane absolbitu egiten ditut.

Kostuak ofizioz ordainduko dira.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Dragos Butnariuci eta Isar Ionut Bogdaneri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2012ko martxoaren 16an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1204434