87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 1151/2010 judizio arrunta

Carlos Javier Asín Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: M.ª Rosario Vidaurre Goñi prokuradore andreak eskaturik, 1151/2010 judizio arrunta tramitatzen ari da epaitegi honetan, Talleres Esgui S.L.ren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Análisis y Simulación S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean epaia eman da, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen epaitza duena:

"Epaitza.

Baiesten dut Análisis y Simulación, S.L.k, prozesuan duen ordezkariaren bitartez, auzi-ihesean deklaratu den Talleres Esgui, S.L.ren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez:

1.-Demandatua kondenatzen dut 10.844,84 euro ordaintzera.

2.-Legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut.

3.-Demandatuak ordaindu behar ditu prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, adieraziz ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, jakinarazi eta hurrengo bost eguneko epean, epaitegi honetan idazkia aurkeztuta. Idazki horretan, apelatzen den ebazpena aipatuko da eta errekurritzeko asmoa duela adieraziko, aurkaratzen diren zatiak adierazita. Aurretik, legeak eskatzen duen gordailua egin behar da (50 euro).

Beraz, epai honen bidez, hori xedatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza eman bedi autoei eransteko. Jatorrizkoa epaitegi honetako Epaien Liburuan erregistratuko da."

Eta Talleres Esgui S.L. legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Lizarran, 2012ko martxoaren 27an.-Idazkari judiziala, Carlos Javier Asin Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1205008