87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 1155/2009 prozedura

M. Victoria Erdozain Eguaras andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 0001155/2009 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Pedro Maria Melero Villanueva jaunak eskaturik, finka hauen segidako traktua berriro hasteko:

1.-Hiri finka.-Beroki izeneko etxea, San Martin karrikako 7an; azalera ehun eta laurogeita hamar metro koadrokoa da; honako hau dauka: zoru sendoa, nagusia eta ganbara. Mugak: atera eta eskuinetara, bidea, eta ezkerretara eta atzealdean, etxeko baratzea, ondotik deskribatzen dena.

Tituluak.

a ) Etxe hori Pedro Maria Melero Villanueva jaunarena eta María Concepción Melero Villanueva andrearena da, heren pro indibiso bat haietako bakoitzarentzat, Iruñean, 1972ko apirilaren 10ean emandako jaraunspena banatzeko eskrituraren arabera -Alfonso Fernández y Hernández notario jaunaren 606/1972 protokoloa- (4. finka).

b.) Beste herena Carolina Zubiria Melero andrearena da, Iruñean, 2008ko urtarrilaren 16an Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean dohaintza eta jaraunspena onartzeko José Joaquín Zubiria Catalán jaunak eta Carolina Zubiria Melero andreak emandako eskrituraren arabera -48/2008 protokoloa-. (1. finka).

Katastroa.-Artzibarko Udalerriko 17. poligonoko 79. lurzatiaren zatia da, Azparrenen. 79. lurzatiaren gainerakoa hurrengo puntuko finkaren zati da, eta haren zedula 2008-1-16ko eskritura aipatuan sartuta dago.

Erregistroko inskripzioa.-1496. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 112. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da. Erregistroko egiaztapena erantsia.

2.-Hiri eta landa finka.-Bi baratze eta laborea jotzeko larraina, finka bakarra osatzen dutenak, egun 2 zatitan (landa zatia eta hiri zatia), bost almutekoa, edo zortzi areakoa eta laurogeita bat zentiareakoa; mugak: hegoaldean, Pascualenaren finka; iparraldean, lehen aipaturiko etxea; ekialdean, jauregiaren finka; eta mendebaldean, bidea.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (5. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (2. finka).

Katastroa.-17. poligonoko 78. lurzatia osatzen dute eta 79. lurzatiaren zatia; beste zatia aurreko puntuan deskribatutako etxea da, Artzibarko Udalerrian, Azparrenen; haren zedula 2008-1-16ko eskritura aipatuan dago sartuta.

Erregistroko inskripzioa.-1497. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 112. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

3.-Landa finka.-Larrea, katastroko lehengo 50. poligonoko 37. lurzatia, lehorreko lur zatiezina, "Eugiko bidea" alderdian; azalera, erregu bat eta bost almutekoa da, edo hamaika area eta hirurogeita hemeretzi zentiareakoa. Mugak: iparraldean, ekialdean eta mendebaldean, herrilurra, eta hegoaldean, Gil Amósteguiren finka.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (6. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (3. finka).

Katastroa.-Carolina Zubieta Melero andrearen 2008-1-16ko tituluan adierazten bada ere, katastroko egungo datuak ez direla ezagutzen, aipatu finkak Artzibarko Azparrengo 17. poligonoko 261. lurzatia osatzen du.

17. poligonoko 261. lurzati hori, eskritura horretan zerrenda bereko 16. finkari egozten zaio; espediente honetan ez da aintzat hartzen, haren zati ez baita.

Erregistroko inskripzioa.-1508. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 148. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

4.-Lur saila, lehorrekoa, zatiezina; katastroko lehengo 50. poligonoko 39. lurzatia, Larranalde alderdian. Azalera, 2 erregukoa eta hiru almutekoa, edo hemeretzi areakoa eta hirurogeita bost zentiareakoa. Mugak: iparraldean, Fermin Garde; ekialdean, herrilurra; hegoaldean, bidea; mendebaldean, Ángel Mina.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (7. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (4. finka).

Katastro.-Azparrengo 17. poligonoko 75. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1501. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 130. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

5.-Lur saila, laboreak eta larreak, lehorrekoa eta zatiezina; katastroko 51. poligonoko 43. lurzatia, Belea alderdian. Azalera, 4 erregukoa eta 12 almutekoa, edo berrogeita bi areakoa eta hirurogeita zortzi zentiareakoa. Mugak: iparraldean eta ekialdean, herrilurra; hegoaldean, Gregorio Vizcay; mendebaldean, Miguel Vizcay.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (9. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (6. finka).

Katastro.-Azparrengo 16. poligonoko 34. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1507. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 145. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

6.-Lur saila, lehorrekoa eta zatiezina; katastroko 51. poligonoko 80. lurzatia, Mendibeltz alderdian. Azalera, 13 almutekoa, edo 7 areakoa eta 30 zentiareakoa. Mugak: iparraldean, erreka; hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean, herrilurra.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (11. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (8. finka).

Katastro.-Azparrengo 17. poligonoko 238. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1500. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 124. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

7.-Lur saila, lehorrekoa, zatiezina; katastroko 52. poligonoko 34. lurzatia, Maices alderdian. Azalera, 5 erregukoa eta 9 almutekoa, edo berrogeita bederatzi areakoa eta laurogeita hamazazpi zentiareakoa. Mugak: iparraldean, Martin López; ekialdean, hegoaldean eta mendebaldean, herrilurra.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (12. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (9. finka). 2. dokumentua.

Katastro.-Azparrengo 17. poligonoko 192. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1505. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 139. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

8.-Lur saila, lehorrekoa, zatiezina; katastroko 52. poligonoko 38. lurzatia, Maices alderdian. Azalera, 3 erregukoa, edo hogeita sei areakoa eta laurogeita hamabost zentiareakoa. Mugak: iparraldean, Miguel Vizcay; hegoaldean, Gil Amostegui; ekialdean eta mendebaldean, herrilurra.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (13. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (10. finka).

Katastro.-Azparrengo 17. poligonoko 196. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1506. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 142. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

9.-Lur saila, lehorrekoa, zatiezina; katastroko 52. poligonoko 44. lurzatia, Askondo alderdian. Azalera, 3 erregukoa eta 2 almutekoa, edo hogeita zortzi areakoa eta zazpi zentiareakoa. Mugak: iparraldean, ekialdean, hegoaldean eta mendebaldean, herrilurra.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (14. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (11. finka).

Katastro.-Azparrengo 17. poligonoko 211. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1499. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 121. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

10.-Lur saila, lehorrekoa, zatiezina; katastroko 52. poligonoko 79. lurzatia, Elorkiain alderdian. Azalera, 2 erregukoa eta 7 almutekoa, edo hogeita bat areakoa eta laurogei zentiareakoa. Mugak: iparraldean, Fermín Garde; ekialdean, Gregorio Vizcay; hegoaldean eta mendebaldean, herrilurra.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (15. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (12. finka).

Katastro.-Azparrengo 17. poligonoko 90. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1498. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 118. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

11.-Lur saila, lehorrekoa, zatiezina; katastroko 53. poligonoko 4. lurzatia, Astabide alderdian. Azalera, 2 erregukoa eta 4 almutekoa, edo hogei areakoa eta hogeita bi zentiareakoa. Mugak: iparraldean, ekialdean, hegoaldean eta mendebaldean, herrilurra.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (16. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (13. finka). 2. dokumentua.

Katastro.-Azparrengo 17. poligonoko 167. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1504. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 136. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

12.-Lur saila, lehorrekoa, zatiezina; katastroko 53. poligonoko 19. lurzatia, Beisario alderdian. Azalera, 2 erregukoa eta 9 almutekoa, edo hogeita hiru areakoa eta bi zentiareakoa. Mugak: iparraldean, ekialdean, hegoaldean eta mendebaldean, herrilurra.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (17. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (14. finka). 2. dokumentua.

Katastro.-Azparrengo 17. poligonoko 278. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1502. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 130. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

13.-Larre soroa Zurazkun alderdian. Azalera 22 areakoa eta 23 zentiareakoa da. Mugak: herrilurra, lau puntu kardinaletan.

Tituluak.-Aurreko finkak dituen berak: 1972ko apirilaren 10eko eskritura, 606/1972 protokoloa, Alfonso Fernández y Hernández jaunarena (17. finka). 1. dokumentua eta 2008ko urtarrilaren 16ko eskritura, Matías Ruiz Echeverría notario jaunaren aurrean, 48/2008 protokoloa. (14. finka). 2. dokumentua.

Katastro.-Azparrengo 17. poligonoko 152. lurzatia (Artzibar).

Erregistroko inskripzioa.-1503. finka da, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburua, 485. liburukia, 133. orria. Erregistroko titularra Martín José López y Villanueva jauna da.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Agoitzen, 2012ko urtarrilaren 26an.-Idazkari judiziala, M.ª Victoria Erdozain Eguaras.

Iragarkiaren kodea: J1205885