87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 354/2011 prozedura

María Ángeles Ederra Sanzek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariak.

Aditzera ematen dut: 354/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"186/2012 epaia.

Lehendakaria: Joaquín Galve Sauras jauna. Magistratuak: -Ignacio Merino Zalba jauna;-Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.

Iruñean, 2012ko martxoaren 8an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratu jaunek osatutakoak, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2011ko apirilaren 11ko Ebazpenaren aurka bideratutako 354/2011 errekurtsoaren autoak aztertu ditu (Ebazpen horren bidez, partez baietsi zen Tuterako Udaleko Osoko Bilkurak 2010eko azaroaren 26an hartutako Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Tuterako kuadrilla geletako lokalak arautzen dituen ordenantza behin betiko onetsi zen). Honako alderdiek hartu dute parte: Tuterako Udalak, errekurtsogile gisa, Natividad Izaguirre Oyarbide prokuradore andreak ordezkatuta eta Jose Huguet Madurga legelari jaunak zuzenduta, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak, demandatu gisa, Nafarroako Foru Komunitateko legelariak ordezkatuta eta zuzenduta.

Hona gure epaitza:

1. Partez baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, hots, Tuterako Udalak prozesuan duen ordezkariaren bitartez Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2011ko apirilaren 11ko Ebazpenaren aurka jarritakoa (Ebazpen horren bidez, partez baietsi zen Tuterako Udaleko Osoko Bilkurak 2010eko azaroaren 26an hartutako Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Tuterako kuadrilla geletako lokalak arautzen dituen ordenantza behin betiko onetsi zen). Horrenbestez, partez baliogabetzen dugu ebazpen hori, ordenamendu juridikoarekin eta jarraian azaltzen diren zehaztasunekin bat ez datorrelako.

2. Zuzenbidearen kontrako deklaratzen ditugu eta baliogabetzen:

-Aipatu ordenantzaren 5. artikuluko 2. lerroaldea.

-Ordenantzaren 7. artikuluko lehen lerroaldean ordutegiari buruz zehaztutakoa; beste lerroalde bat eta ordutegi bat idatzi beharko dira, epai honen laugarren zuzenbideko oinarriaren B) ataleko azken bi lerroaldeetan emandako zehaztasunei jarraikiz.

-Ordenantzaren 8. artikuluko hirugarren lerroaldean lizentzia ezeztatzeari eta lokala behin betiko ixteari buruz xedatutakoa; udal erakundeak epai honen laugarren zuzenbideko oinarriaren C) atalean xedatutakoa bete beharko du.

3. Ordenantzaren 9.1 artikuluko h) letra Zuzenbidearen araberakoa dela deklaratzen dugu, ixteko ordutegiei eta lokala uzteari buruz azaltzen diren zehaztasunak aldez aurretik beteta.

4. Ez da kostuetarako kondenarik egiten.

5. Argitara bedi epai hau 72.2 artikuluak zehazten duen moduan.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie).

Eginbidea: Iruñean, 2012ko martxoaren 15ean. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtagiria erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko apirilaren 13an.-Salako idazkaria, María Ángeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1205718