87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa.
Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea

Espedientea: V/31/00866.

Isurketaren eskatzailea: Kontxa, S.L. gasolina-zerbitzugunea.

Izena: erregai-biltegirako parkeko isurketa.

Tokia: Ibarburu alderdia.

Udalerria: Doneztebe.

Probintzia: Nafarroa.

Ibaia/Arroa: Bidasoa.

NL/ap.

Kontxa, S.L. gasolina-zerbitzuguneko erregai-biltegirako parkeko isurietatik heldu diren industriako hondakin urak isurtzeko baimena eskatu da. Gehieneko bolumena urtean: 240 m³.

Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:

-Hidrokarburoen bereizgailua, 1. klasekoa, 3 l/s-ko emarikoa, laginak hartzeko kutxetarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Ur Konfederazioan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2012ko apirilaren 2an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1205241