87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2009-P-135

Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko martxoaren 13an emandako ebazpenaren bidez, Transportes Richard, S.L.ri ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, San Adriango udal mugapean (Nafarroa), 3. poligonoko 1323. lurzatian, La Cantera alderdian, Ebro ibaiaren ezkerraldean (901), ibilguen polizia-eremutik kanpo, dagoen putzu batetik ura ateratzeko, industriarako, aipatutako udal mugapeko (Nafarroa) 3. poligonoan, 1.317, 1.318, 1.319, 1.320, 1.321,1.322, 1.323, 1.324, 1.325, 1.327, 1.328, 1.329, 1.330, 1.331, 1.332, 1.660, 1.672, 1.673, 1.674, 1.675 eta 1.676. lurzatietan dagoen harrobi batean. Urtean, gehienez ere, 6.000 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (urtarrilean eta otsailean) 0,386 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2012ko martxoaren 13an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1205332