87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea ikusi eta bertan entzuna izateko tramitearen ediktua.
Erreferentzia: 2010-EXT-433/2009-RC-974

Ondoko ezaugarri hauek dituen espedientea aztertuta:

Ezaugarriak:

Abiapuntuko titularra: Gervasio Alfaro.

Xedea: Alhama ibaian, Fiteroko udal mugapean (Nafarroa), industriarako emandako ur aprobetxamendu baten amaiera.

Ibilgua: Alhama ibaia.

Udalerria: Fitero.

Probintzia: Nafarroa.

Erabilera: industria.

Emaria: 100 l/s.

Eskubidearen titulua: 1869ko maiatzaren 9an emandakoa.

Inskripzioaren datuak: Inskripzio zenbakia: 26735.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 84. artikuluan ezarritakoarekin lotuta, hamabost (15) eguneko epea ireki da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uren erabilera pribatiborako eskubidea (datuak espedientearen ezaugarrietan ageri dira) amaitzeko espedientearen prozeduran interesa dutenek egokitzat jotzen dutena alegatu dezaten beren interesen alde, eta horretarako espedientea ikusgai izanen dute Arzobispo Domenech kaleko 16an, 1.a ezk., Zaragozan; telefonoa: 976 797 456, bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko martxoaren 23an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1205229