87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-O-89

Compañía Mercantil Magnesitas Navarras, S.A.k (MAGNA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Magnesitas Navarras, S.A. enpresa.

Xedea: hesia paratzea eta sarbideak hobetzea.

Ibilgua: Lizartxikiko lepoko erreka, Etxarro erreka.

Alderdia: Lengua acotada, Kintoa/Leardi.

Udalerria: Erroibar (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da Lengua Acotadan dagoen magnesita ustiategiko ipar eta hegoaldeko sarbideak hobetzeko lanak egitea, Lizartxikiko lepoko errekaren eta Etxarro errekaren polizia-eremuan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko martxoaren 23an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1205166