87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-S-193

Ecoenergía Navarra, S.L.U.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ecoenergía Navarra, S.L.U.

Xedea: Artaxoako HUArekin lotzeko saneamenduaren arloko lana baimentzea.

Ibilgua: Langortea erreka.

Udalerria: Artaxoa (Nafarroa).

Lanen xedea da hondakin urak herriko hustubidearekin lotzea, 2012ko otsailean José Arrieta del Vallek izenpetu zuen "Hondakin urak udal araztegiraino ponpatzeko hodia" izeneko oinarrizko proiektuaren arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko martxoaren 26an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1205137