87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hirigintzako Udal Plana. Jendaurreko epea berriz irekitzea

Lizarrako Udalak, 2012ko apirilaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Udalaren Hirigintzako Plana jendaurrean paratzea, haren behin-behineko onespenari dagokion iragarkia paratu aurretik, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluarekin bat; erabaki horri jarraikiz, jakitera ematen da, eta adierazi espedientea, 2012ko martxoaren 30ean talde prestatzaileak aurkeztutako dokumentazioa alegia, jendaurrean egonen dela hilabete batean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; halaber, ohartarazten aipatu erabaki horren kontra ez dagoela errekurtsorik aurkezterik, tramite egintza baita.

Lizarran, 2012ko apirilaren 30ean.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1206721