87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

269/2012 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Ezkarozeko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 925/2011 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldi horretan alegazio batzuk aurkeztu ziren, eta horietako baten bat onartzeak hasierako proiektua aldatzea ekarri du.

Horregatik, hamabost eguneko jendaurreko bigarren aldia ireki zen, egokitzat jotako alegazioak aurkez zitezen.

Jendaurreko aldi horiek bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, martxoaren 22ko 111/2012 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, eta ebatzi egin ziren bi epeetan aurkeztutako alegazioak, ebazpen horren azalpen-zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroak Gobernuak 2012ko apirilaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Ezkarozeko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ezkarozeko alkate-udalburuari dei egitea, 2012ko maiatzaren 23an herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Francisco Javier Lachén Barbería jauna eta Iosune González Muñoz andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan.

4. Alazne Sueskun Erauskin, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ezkarozeko udaletxeko iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2012ko apirilaren 23an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, José Luis Izco Biarge.

Iragarkiaren kodea: F1206232