81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1142/2011 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: M.ª Arantzazu Marín Garmendiak eta Juan José Azcune Senarrek eskaturik, dirukopuru baten erreklamazioa dela-eta, Laboratorio Técnico de Geología y Control SAL enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1142/2011 prozeduran, honako epaitza hau duen epaia eman da 2012ko martxoaren 2an:

"Baiesten dut M.ª Arantzazu Marín Garmendiak eta Juan José Azcune Senarrek, dirukopuru baten erreklamazioa dela-eta, Laboratorio Técnico de Geología y Control SAL enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut M.ª Arantzazu Marín Garmendia andreari 29.126,94 euro (oker edo hutsik ezean) ordaintzera, eta Juan José Azcune Senar jaunari 29.126,94 euro (oker edo hutsik ezean).

Halaber, Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut, soldatak bermatzeko izan lezakeen erantzukizunari dagokionez.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.1142.11 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.1142.11 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Dirukopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut".

Eta Laboratorio Técnico de Geología y Control SALri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 7an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1204161