81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 630/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.

Margarita Pérez Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Ignacio San Martin Cidrian prokuradore jaunak eskaturik Elisangela María Barroso Da Silva andrearen aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 630/2011 familia autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Elisangela María Barroso Da Silva epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Iñigo Marin Marcoren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Elisangela María Barroso Da Silva legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Tomas Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1204251