81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak, 2012ko martxoaren 27an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

-Hasiera batean onestea Irurtzun Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2012ko plantilla organikoa.

Plantilla organikoa jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2012ko apirilaren 4an.-Mankomunitateko burua, José Javier Sarasola Gorriti.

Iragarkiaren kodea: L1205923