81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

25. exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen behin betiko likidazioa eta hori desegitea

Tuterako alkate udalburuak, 2012ko apirilaren 4ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:

1.-Pedro Fuentes Arcillak, Fuentes y Arcilla S.L.ren izenean, María Sanz Calamak, Ana-Carmen Amigot Pérezen izenean eta ordezkari gisa -haren ahozko ordezkari gisa- eta Javier Marqués Lópezek aurkeztutako alegazioei erantzutea, xedapen zatiaren zuzenbideko seigarren oinarrian azaltzen denaren arabera.

2.-Egintza honen xedeari dagokionez, Udalaren eskumena den heinean, bidezkotzat jotzen da honako hau adieraztea:

2.1. Behin betiko onesten da 25. exekuzio unitatearen birzatiketaren likidazioa, UE-25 unitatearen jabeen elkarteko idazkariak aurkeztutako gastuen arabera, 2.028.894,08 eurokoa izanen dena, akatsik edo ahazterik ez bada.

2.2. Iritzirik ez ematea, Udalak eskumenik ez duelako horretarako, Ana Carmen Amigot Pérezek eta Javier Marqués Lópezek aurkeztutako eskakizun eta erreklamazioei dagokienez. Hala ere, iradoki nahiko genuke alde batetik, hirigintzako eskubideak eta hirigintzako kargak direla, eta bestetik, batzordearen berezko funtzionamendukoak eta urbanizazioa betearazteari dagozkionak, baita dagozkien gastu eta aplikaziokoak ere. Ikusten da auzi horiek trabatu direla edo ez direla kontuan hartu, edo une egokian ez zaiela konponbidea aurkitu, hirigintzako entitate laguntzailea ari den urteetan zehar. Beraz, jabeen elkarteari gomendatzen zaio, haiek egindako eskaerei dagokienez, moduz egiteko eta bide egokitik bideratzeko, eta beharrezkoa bada eta bi aldeek adostua erabakitzen bada, hirugarren bat bilatzeko, horrek aldeen eskubideak eta betekizunak ebatzi ditzan (kalte-ordainei, gauzatu gabeko aprobetxamenduarengatik urbanizaziorako gastuen deskontuei eta zortasuna kentzeagatik sortutako gastuei buruzkoak). Horrela, bukatutzat ematen da duela hamabi urte baino gehiagotik dokumentuen bitartez sortzen ari zen eztabaida.

2.3. Hori zehaztuta, eta ukitutako aldeek egokiak diren irtenbideak, erregularizazioak eta konpentsazioak eginda, desegintzat hartzen da jabeen elkartea.

3.-Egintza honen xedapen zatia iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.-Jakinaraztea alegatzaileei (Pedro Fuentes Arcilla, Fuentes y Arcilla S.L.ren izenean, María Sanz Calama, Ana-Carmen Amigot Pérezen izenean eta ordezkari gisa -haren ahozko ordezkari gisa-, eta Javier Marqués López) eta ukitutako jabe guztiei.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2012ko apirilaren 4an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1205423