81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Eguesko eremuko 1. sektoreko 1. banaketa eremuko plan partzialeko aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko martxoaren 27an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Elkano-Ibiriku-Eguesko eremuko 1. sektoreko 1. banaketa eremuko plan partzialeko aldaketa, A-3 unitate mofologikokoa, Iñigo Esparza Andrések sustatua, Aberu 2009, S.L.ren izenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Sarrigurenen, 2012ko apirilaren 16an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1205874