81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

408/2012 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakutatiboen lanbide karrerako ebaluazio batzordeen osaera ezartzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legeak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautzen du.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuan lanbide karreraren ebaluazio batzordeak eratzea aurreikusi zen eta batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Zenbait aldaketa izan direnez bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren antolaketa egituran, bai ebaluazio batzordeetako kide batzuk izendatzeko inguruabarretan, bidezkoa da batzorde horien osaera eguneratzea, osaera hori argitze aldera.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karrerako ebaluazio batzordeen osaera ezartzea.

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Mariano Hernández Galindo jauna.

Batzordekideak:

-Luisa Garcés Ducar andrea.

-Karmele Ayerdi Navarro andrea.

-Isabel Martín Montaner andrea.

-Pedro Ayechu Redin jauna.

-José M. Vizcay Vilella jauna.

-Peio Goiache Sardina jauna.

Idazkaria: José Luis Moreno Ochoa jauna.

b) Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Adriana Goñi Sarriés andrea.

Batzordekideak:

-Fernando Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna.

-Miriam Langarica Eseverri andrea.

-Clara Madoz Gúrpide andrea.

-Elena García de Jalón Aramayo andrea.

-M.ª José Aibar Luis andrea.

-Juan Arrarás Urdániz jauna.

Idazkaria: M.ª José Rojas Gil andrea.

c) Osasun Laguntzako Fakultatiboen Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Gabriel Izpura Liberal jauna.

Batzordekideak:

-Beatriz García López andrea.

-Javier Gost Garde jauna.

-Gonzalo Morales Blázquez jauna.

-Belén Montes-Jovellar Rovira andrea.

-Pedro Antuñano Zarraga jauna.

-José J. Aramburu Otazu jauna.

Idazkaria: M.ª José Cárcamo andrea.

d) Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Isabel Ansa Erice andrea.

Batzordekideak:

-M.ª Jesús Guembe Suescun andrea.

-Nieves Ascunce Elizaga andrea.

-Víctor M. Idoate García jauna.

-M.ª Fe Idoate Cervantes andrea.

-Lázaro Elizalde Soto jauna.

-Javier Aldaz Berruezo jauna.

Idazkaria: Gema Vidaurre Alli andrea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioetarako.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2012ko martxoaren 2an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1204025