81. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 75/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruizek, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Engin Saladinov Poryazovek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Grupo Encofrados Morgado, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 75/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Engin Saladinov Poryazovek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Grupo Encofrados Morgado, S.L.ren aurka, 809,10 euroko printzipala ordain dezan, gehi 48,55 euroko interesak eta 80,91 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki erakundeak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Grupo Encofrados Morgado, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 16an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1205979