80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda,
Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko bederatzi lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko deialdian, eta oposizioko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztea

Zizur Nagusiko alkateak, 2012ko apirilaren 11n emandako 236 zenbakiko dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du:

"Gaia: Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko bederatzi lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko deialdian, eta oposizioko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztea.

Zizur Nagusiko Udaleko administrari-ofizial izateko bederatzi lanpostu, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 4.4 oinarrian ezarritakoari jarraituz, eskabideak aurkezteko epea iragan denez eta ez dagoenez izangai bazterturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea. Deialdi hori Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak 2012ko otsailaren 17an onetsi zuen eta 2012ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

-Onartuak.

GARDE IRIARTE, NEREA

GUTIERREZ MENDOZA, ESTHER

HERNANDEZ BAIGORRI, MARGARITA

LORENZO SAINZ, GLORIA

MILLAN GOICOECHEA, OLGA

MORENO AZQUETA, MARIA LUISA

REDIN GARAICOECHEA CECILIA

VILLANUEVA PASCAL, MARIA EUGENIA

ZABALEGUI ARREGUI, MARIA VICTORIA

-Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.-Adieraztea oposizioko ariketa 2012ko maiatzaren 9an eginen dela. Horretarako, izangaiek Zizur Nagusiko Udaletxeko 3. salara joan beharko dute, 8:00etan.

Ariketa egiteko dei bakarra eginen da.

Izangaiek NANa edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat eraman beharko dute, bai eta mutur lodiko boligrafo urdin edo beltza ere, irakurgailu optikoaren bidezko zuzenketa errazagoa izan dadin.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Zizur Nagusian, 2012ko apirilaren 11n.-Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1205603