80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Arma enkantea 1/2012

Arrazoi teknikoak direla eta, bertan behera gelditu da 2012ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an, iragarritako enkantea. 2012ko apirilaren 28an egitea aurreikusirik zegoen, Guardia Zibilaren 9. Eskualdean/Komandantzian, Iruñeko Galizia etorbideko 2an (Nafarroa).

Horrekin batera, enkanterako data berria iragartzen da.

2012ko ekainaren 16an, goizeko 10:00etan, Guardia Zibilaren 9. Eskualdean/Komandantzian, Iruñeko Galizia etorbideko 2an (Nafarroa), arma enkante bat eginen da, gutun-azal itxien bidezkoa; enkantearen xedea 337 arma-lote dira, haietako bakoitza arma bakar batek osatua, motza (pistolak eta errebolberrak) edo luzea, azken hau kanoi leunekoa (eskopetak) edo kanoi marradunekoa (errifleak). Kasuan kasuko arma edukitzeko baimena duten guztiek har dezakete parte enkantean.

Enkantearen loteak eta baldintzak jendaurrean egonen dira Guardia Zibilaren Iruñeko kuartel horretan, ekainaren 11, 12, 13, 14 eta 15ean, goizeko 10etatik eguerdiko ordu batera. Gutun-azalak, berriz, ekainaren 16an irekiko dira, eta egun berean esleituko dira loteak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 23an.-9. eskualdeko burua, Juan Luis Pérez Martín koronela.

Iragarkiaren kodea: E1206343