2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
2012ko aurrekontua. Hasierako onespena
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2012ko apirilaren 12ko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, 2012ko ekitaldirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Corellan, 2012ko apirilaren 13an.-Mankomunitateko burua, Rafael Ayensa.
Iragarkiaren kodea: L1205723