80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Oihan enkantea. 2011ko plana

Aezkoako Batzarre Nagusiak, behar bezala baimenduta, oihan enkantea eginen du gutun-azal itxien bidez, 2011ko aprobetxamendu eta hobetze planeko lote hau saltzeko:

Lote bakarra-alderdia: Nabala.

Unada: S 1.ª A IV b.

3.511 pinu ditu; alde batetik, 33,00 eurotan baloratutako metro kubikoek 1.779 m³ zur egiten dute (58.697,95 euro), beste aldetik, 3,00 eurotan baloratutako metro kubikoek beste 1.021 m³ egiten dute (3.062,57 euro).

1/2011 lotea, guztira: 61.760,52 euro.

Lote honek, guztira, hirurogeita bat mila zazpiehun eta hirurogei euro eta berrogeita hamabi zentimo egiten du.

Agiriak Batzarreko Idazkaritzan aurkeztuko dira, Ariben, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Enkantea ordu erdi ondoren eginen da.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Batzarreko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Aezkoan, 2012ko apirilaren 12an.-Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1205643