2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2012ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena
Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Batzar Orokorrak, 2012ko martxoaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, 2012ko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2012ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2012ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.
Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.
Orisoainen, 2012ko apirilaren 11n.-Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.
Iragarkiaren kodea: L1205575