80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2012ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

2012ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8an, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan eta inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hori dela eta, 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 69.171,59 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arrunten erosketak eta zerbitzuak: 77.887,34 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 300,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 8.530,80 euro.

Gastuak, guztira: 155.889,73 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 48.540,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 107.349,73 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 155.889,73 euro.

Tafallan, 2012ko martxoaren 30ean.-Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1205207