2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa Planeamendurako Arau Subsidiarioetako O-4 unitateko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena
Villatuertako Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Villatuertako Hirigintzako Planeamendurako Arau Subsidiarioetako O-4 unitateko determinazio xehakatuetakoa. Delako espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritako tramitazioari jarraikiz.
Villatuertan, 2012ko apirilaren 10ean.-Alkatea, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: L1205713