80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

225/2012 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, ingeleseko atal elebidunen programarako deialdia egiten duena, ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzen dituena atal elebidunetako eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en ingelesa ikasteko programak emateko 2012-2013 ikasturtean.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumari buruzko indarreko arauek (abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretua eta martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretua) hauxe ezartzen dute: "Curriculumeko hizkuntzen ikaskuntzari modu integratu eta koordinatuan ekin behar zaio, ikasleen hizkuntz gaitasunen hobekuntzari begira". Halaber, hau adierazten du: "baimena eman daiteke curriculumeko arloetako zati bat atzerriko hizkuntzetan irakasteko, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sortu gabe".

Europan eleaniztasuna eta mugikortasuna sustatzeko politikaren esparruan, Hezkuntza Departamentuak 2007az geroztik ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programen deialdia egiten du, Bigarren Hezkuntzako institutuetan atzerriko hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta hobetzeko xedearekin, hala eskatu duten institutuentzat, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hezkuntza Departamentuaren programa eleaniztunek indarra duen curriculuma garatzen dute, bi hizkuntzaren edo gehiagoren irakaskuntza koordinatuz. Horrek eskatzen du hezkuntza programak metodologia berrietara egokitzea eta horretan ari diren irakasle guztiak koordinatzea.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baitu ingeleseko atal elebidunen programarako deialdia egitea, ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzea 2012-2013 ikasturtean programa emateko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingeleseko atal elebidunen programarako deialdia egitea, ikastetxe gehiago sar daitezen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin bat.

2. Oinarriak ezartzea atal elebidunetako eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en ingelesa ikasteko programak emateko. Ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira.

3. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdi hau eta eranskinak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Informazio eta Dokumentazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2012ko apirilaren 2an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan ingeleseko atal elebidunen programak emateko

Lehenbiziko oinarria.-Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

1. Deialdi honetan parte hartu eta baldintza guztiak betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko BHI eta DBHI guztiek eska dezakete baimena Atal Elebidunen programak emateko.

2. Ingelesez ikasteko programak eman nahi dituzten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Programa berariaz onetsi beharko dute ondokoek:

-Atalean inplikatutako departamentu didaktikoek (5. eranskina).

-Klaustroak (6. eranskina).

-Eskola Kontseiluak (7. eranskina).

2.2. Bere ikasgaia atzerriko hizkuntzan emateko behar den ziurtagiria (Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 maila) duen irakasle batek gutxienez, behin betiko plantillakoak, berariaz konprometitu behar du.

2.3. Atal elebidunerako proiektu bat egin behar da (4. eranskina), atalaren irakaskuntzarako aurreikusitako programa duena. Honako atal hauek garatuko dira:

2.3.1. Atal elebiduna ezartzeko ikasturtea (2012-2013):

-Zer ikasgai emanen den/diren atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko kurtsoan.

-Atzerriko hizkuntzako edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren ikasgaiekin loturik.

-Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta atzerriko hizkuntza ez beste ikasgaietako irakasleen hizkuntza-ziurtagiriak.

-Atal elebiduneko antolaketari buruzko datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

-Ikasturteko prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

-Ikasturteko koordinatzailearen izena eta posta elektronikoaren helbidea.

2.3.1. Atal elebiduna etapan ezartzeko aurreikuspena:

-Zer ikasgai aurreikusten den atzerriko hizkuntzan ematea.

-Zer plantilla aurreikusi den Atalean irakasteko.

-Ikastetxean, ziurtagiririk ez duten eta etorkizunean atzerriko hizkuntzan irakatsiko duten irakasleek ziurtagiria izateko proposamena.

Bigarren oinarria.-Irakasleak.

Atal elebidunean emateko ordutegia duten lanpostuak C1 motako ingeles ziurtagiria duten irakasle espezialistek beteko dituzte, ahal delarik. Salbuespen gisa, B2 motako ingeles ziurtagiria duten irakasle espezialistek irakasten ahalko dute programa honetan, ikasturte batez, baldin eta horien beharra badago eta Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak baimena ematen badie (8. eranskina).

Hirugarren oinarria.-Eskaerak aurkezteko epea eta dokumentazioa.

1. Ikastetxeko klaustroak eta eskola kontseiluak onetsi beharko dute atal elebidun bat ezartzeko eskaera, behin atzerriko hizkuntzako departamentuari eta proiektuan parte hartzen duten beste ikasgaietako departamentuei kontsulta egin ondoren.

2. Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dira baimena lortzeko eskaera (3. eranskina), ikastetxeko zuzendaritzaren izenean, eta aurrerago aipatzen diren frogagiri guztiak, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 25 egun naturaleko epean.

3. Programa ezarri nahi duten ikastetxeek, eskabidearekin (3. eranskina) batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Atal elebidunaren proiektua (4. eranskina).

b) Parte hartuko duten irakasleen datuen fitxak eta konpromisoa (8. eranskina).

c) Programaren ezarpenaren onespena (lehenbiziko oinarriaren 2.1 puntuan aipatua) agertzen duten aktak.

Laugarren oinarria.-Batzordea, hautatzeko irizpideak eta deialdiaren ebazpena.

1. Baimena lortzeko, Hezkuntza Departamentuak kide hauek izanen dituen Hautapen Batzorde bat eratuko du:

-Batzordeburua: Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, edo berak emandako eskuordetza duena.

-Batzordekideak: Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko burua eta Hezkuntza Departamentuko bi hizkuntza teknikari.

2. Hautatzean, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren koherentzia eta justifikazioa.

b) Parte har dezaketen irakasleak.

c) Programa ikastetxean ezartzeko bideragarritasuna, baimenaren baldintzen arabera.

d) Hezkuntza komunitatearen inplikazio maila.

3. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari dagokio atal elebidunen programa honetan parte hartzeko baimena ematea, behar den ebazpenaren bidez.

Bosgarren oinarria.-Laguntza neurriak.

Hezkuntza Departamentuak laguntza pedagogikoa emanen du proiektua garatzeko eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Halaber, berariazko jarduerak sustatuko ditu, ingelesez ikasteko programa batean parte hartzen duten irakasleek prestakuntza linguistiko eta didaktikoa izan dezaten, bai hasieran bai programa garatzen ari diren bitartean.

Seigarren oinarria.-Programan gehiago ez parte hartzea.

1. Proiektuan denbora aldi batean parte hartu ondoren atal elebidunean segitu nahi ez duten ikastetxeek idatziz adierazi beharko diote Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, programa uzten duten urteko ekainaren 30a baino lehen.

Edozein kasutan ere, ikastetxeak bermatuko du programan hasitako ikasleek bertan irautea etapa bukatu arte.

2. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak bertan behera utz dezake ikastetxe batek atal elebidunetan parte hartzea haien funtzionamendua aintzat hartuta, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostena baloratu ondoren.

2. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzan ingelesez ikasteko programak
emateko oinarriak

Lehenbiziko oinarria.-Ingelesezko atal elebidunen ezaugarriak.

1. Definizioa.

Atal elebidunen programan, curriculumeko eduki batzuk atzerriko hizkuntza batean ikasten dira, kasu honetan ingelesez. Hizkuntzen integrazioa eta edukien eta hizkuntzaren arteko integrazioa dira ikasketaren oinarri metodologikoak.

Haur eta Lehen hezkuntzetako ingelesez ikasteko programei jarraipena ematen diete atal elebidunek, baina, horretaz gain, aukera ematen dute DBHko lehen kurtsoan ikasleak lehen aldiz sar daitezen.

Atal elebidunek bermatuko dute atzerriko hizkuntzaren ikasgaiaz gain gutxienez beste ikasgai bat emanen dela ingelesez. Ikasgai hori ez da izanen ez Gaztelania eta Literatura ez Euskal Hizkuntza eta Literatura. Kontuan harturik atal elebidunean ikasten ari diren ikasleen ezaugarriak, eta ikastetxeko ezarpen mailarenak, ikasgaiak osoki edo neurri batean irakats daitezke ingelesez, baina, betiere, bermatuko da ordutegiaren %40 gutxienez ingelesez izatea. Atal elebiduneko irakasle taldeak erabakiko du ingelesezko programaren edukia eta portzentajea.

Atal elebiduneko taldeek gutxienez ere 15 ikasle izanen dituzte.

2. Sartzea.

2.1. Atal elebidun batean sartzeko, ikasleek DBHko lehenbiziko mailan matrikulaturik egon beharko dute, eta ingelesa ikasten atzerriko hizkuntza gisa, eta gurasoen edo legezko tutoreen idatzizko baimena eduki.

2.2. Ikastetxeek hasierako azterketa bat egin dezakete ingeles maila neurtzeko, ikasleei orientazio akademiko egokia emateko.

2.3. Ikastetxeak behar diren hautatze neurriak hartuko ditu ondoko kasuetan, betiere eskola kontseiluaren onespena izanik:

-Plaza baino eskaera gehiago badago.

-Lehen Hezkuntzan ingelesez ikasteko programa batean ikasi ez duten ikasleak sartzen badira.

-DBHko lehen maila ez den batera sartu nahi izanez gero.

Neurri horien artean, ikastetxeek, nahi izanez gero, hizkuntza maila zehazteko probak egin ditzakete (oinarri honetako 2. puntuan aipatuak), edo elkarrizketak, etab.

2.4. Atal elebiduneko ikasleek etapa osoan gelditu beharko dute programan. Salbuespen gisa, ikastetxeko zuzendaritzak ikasle bati programan baja ematea erabaki dezake, irakasle taldearen txostena ikusirik, eta orobat, gurasoek edo legezko tutoreek baja eskatzen badute, arrazoibidezko idazki baten bidez.

2.5. Atal elebidunean parte hartu izana ikasle bakoitzaren espedientean eta ikasketen historialean jasoko da.

3. Egitura.

DBHko lehen mailan hasiko da atal elebiduneko programa, eta etapa guztian iraunen du. Nolanahi ere, maila bakoitzean ingelesez ematen diren ikasgaiak edo kopurua aldatu daitezke.

Ikastetxearen antolaketa aukeren menpe egonen da Batxilergoan programari jarraipena ematea. Batxilergoan, ingelesezko ikasgaiak eskaintzeko, aukerako ikasgaien ordutegia erabiltzen ahal da.

Bigarren oinarria.-Atal elebidunaren xede den irakaskuntza.

1. Ikasgaiak.

1.1. Indarreko araudiak Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritakoa izanen da ikasgaien curriculuma.

1.2. Atzerriko hizkuntza: ingelesa.

Dagokion atzerriko hizkuntzako irakasle espezialistek emanen dute atzerriko hizkuntzako ikasgaia, eta horretan lehentasuna izanen dute ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasle funtzionarioek.

Atal elebiduneko atzerriko hizkuntza nahitaezkoa izanen da ataleko ikasleentzat, eta atzerriko hizkuntzan irakasten diren ikasgaien edukiaren errefortzua izanen da. Atzerriko hizkuntzaren, hau da, ingelesaren, ikuspuntuak ikaskuntza indartu beharko du, ingelesez irakasten diren ikasgaien testuinguru izanen diren edukiak landuz. Ikuspegi holistizkoz landuko da hizkuntza, ez deskriptiboki eta formalki bakarrik. Egiazko materialak erabiliko dira, beste ikasgai batzuekin lotuak, hizkuntza eta edukia integratzen dituen metodologia bat erabiliz.

Metodologiari buruz eta klasean landu beharreko gaiei buruz erabakiak hartzerakoan, ikasleen beharrak kontuan hartuko dira, eta uneoro ataleko ikasleentzat esanahia duten komunikazio-egoerak sustatuko dira.

Materialak aukeratzeko, ikuspuntu eklektiko bat erabiliko da, ikasleen beharrei erantzuteko. Material hauek erabiltzen ahalko dira: berariazko helburuetarako ingeleserako materialak, ingelesa atzerriko hizkuntza gisa lantzeko materialak eta ataleko bereko irakasleek egindako materialak.

1.3. Ingelesez irakasten diren ikasgaiak.

C1 mailako ziurtagiria duten irakasle espezialistek irakats ditzakete berez hizkuntzaren esparrukoak ez diren ikasgaiak, edo, ezin bada, B2 mailako ziurtagiria dutenek, betiere konpromisoa baldin badute behar den maila bi ikasturtetan lortzeko. Gainera, egokitasuna dutenek irakats ditzakete, baldin eta departamentu didaktikoetako ordutegi-antolaketa horretarako aukerarik ematen badu.

Osoki ingelesez irakasten ez diren ikasgaien kasuan, ikasgaiaren alderdirik praktikoena izanen da egokiena atzerriko hizkuntzan lantzeko: eginkizunak edo kasu hipotetikoak sartuko dira; aitzakia bat izanen dira ingelesa ikasgaian berariazko hizkera gisa sartutakoa lantzeko.

2. Ordutegia.

Oro har ezarritako ordutegia izanen dute atal elebiduneko ikasgaiek; ez da gehikuntzarik izanen.

3. Ebaluazioa.

Atalaren programaren barnean ohiko ebaluazio motak izanen dira:

-Hasierako ebaluazioa, gauza berriak ikasten hasi aurrekoa, jakiteko zer ezagutza eta gaitasun dituzten ikasleek aldez aurretik, horien gainean oinarrituko baitituzte ezagutza berriak.

-Hiruhileko bildumazko ebaluazioa, egiaztatzeko ea programatutako gaitasunak eta jakiteak lortzen ari diren.

-Prestakuntzako ebaluazioa: irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren barnean, lortzen diren jakite eta gaitasunen gaineko datu partzialak eskuratzeko. Ebaluazio horrek aukera emanen du erabaki pedagogikoak hartzeko, programan atzera edo aurrera egiteko, metodologia-estrategiak aldatzeko, eta edukiak kendu, sinplifikatu edo gehitzeko.

Indarra duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen dira ebaluazio horiek. Ingelesez irakasten diren ikasgaiak, ingelesez irakasten diren portzentajean ebaluatuko dira ingelesez.

Batez ere ingeleseko komunikazio eraginkortasuna eta gaitasuna ebaluatuko dira atzerriko hizkuntzaren ikasgaian, eta beste ikasgaietan batez ere ebaluatuko da (atzerriko hizkuntzan ebaluatutako zatian) dagokion ikasgaiko edukien eskuratzea eta gaitasuna eta helburuak zein neurritan lortzen diren.

Hirugarren oinarria.-Ordu-dedikazioa eta koordinazioa.

1. Atal elebidunean sartutako departamentu didaktiko bakoitzeko irakastordu bat esleituko da. Bileretarako, txostenak eta memoriak idazteko etab. ordezkari den irakasleari esleituko zaio ordu hori.

2. Programa irakasten duten irakasle guztiek gehienez bi ordu osagarri izanen dituzte, dagokien ikasgaiko edukia prestatzeko eta egokitzeko.

3. Atalean irakasten duen ingeles departamentuko irakasle batek hartuko du koordinazioaren ardura. Koordinatzaileak guztira bi irakastorduko murrizketa izanen du; hirugarren oinarri honetako 1. puntuan aipatzen den irakastordua izanen da horietako bat.

4. Koordinazioko irakaslearen eginkizunak hauek izanen dira:

-Atal elebiduneko ikasturteko lan-programa proposatzea: bileren egutegia, landuko diren gai garrantzitsuenak (edukiak, ebaluazioa, materialen egokitzapena, laguntzarako edukiak), etab.

-Asteko bileren edukia eta eguneko gai zerrenda ezartzea. Ataleko irakasle guztientzat interesgarriak izan daitezkeen gaien arabera antolatu daitezke, edo mailaren arabera, edo ikasgaien arabera.

-Atal elebidunaren barnean, bilera bakoitzaren arabera dagokien irakasleei bileretarako dei egitea eta horiek gidatzea, eta akta jasotzea.

-Ikasgai bakoitzeko berariazko hizkera nola landu proposatzea.

-Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean aritzea, ataleko berariazko prestakuntza edo lan taldeak proposatzeko.

5. Bestalde, atal elebidunean inplikatutako irakasleek betebehar hauek izanen dituzte:

-Ataleko programazioaren eta azkeneko memoriaren prestaketan laguntzea.

-Bere arloan berariazkoak diren curriculum materialak prestatu edo egokitzea.

-Koordinatzailearekin lankidetzan aritzea programa garatzeko zereginetan, eta hark deitzen dituen bilera guztietara joatea.

-Programatzen diren prestakuntza eta ikastetxeen arteko koordinazio saioetan parte hartzea.

6. Koordinazio bilerak honelakoak izanen dira:

-Irakasle talde guztiarena. Gutxienez bat izanen da, hasierakoa, irailean, eta bukaerako bat ekainean.

-Eraginkorragoak izateko, departamentuen edo intereseko arloen arabera egiten direnak. Edukiaren arabera zehaztuko da nork parte hartuko duen eta zenbatean behin eginen den.

Nolanahi ere, koordinazioaren bidez honako gai hauek landuko dira:

-Atzerriko hizkuntzan eman beharreko programari eta edukiei buruz erabakiak hartzea; material lagungarrien proposamena, bai atzerriko hizkuntzan ematen diren ikasgaietarako, bai atzerriko hizkuntza ikasgaian beste ikasgaien errefortzu gisa aritzeko ere.

-Ebaluazioaren edukiari eta formari buruzko erabakiak, eta ikasgai bakoitzetik ezartzen diren irizpide osagarriei buruzkoak.

-Berariazko prestakuntza. Elkarri azaltzea. Lan taldeak.

Zuzendaritzak erraztasunak emanen ditu, ikastetxeko ordutegian, behar den denbora eta lekua izan daitezen atal elebiduneko lan taldearen bilerak bermatzeko.

Laugarren oinarria.-Irakasleen prestakuntza eta ziurtagiria.

1. Hezkuntza Departamentuak laguntza pedagogikoa emanen du proiektua garatzeko eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Halaber, berariazko jarduerak sustatuko ditu, ingelesez ikasteko programa batean parte hartzen duten irakasleek prestakuntza linguistiko eta didaktikoa izan dezaten, bai hasieran bai programa garatzen ari diren bitartean.

2. Behar denean antolatzen den berariazko prestakuntzaren barnean, Hezkuntza Departamentuak eskubidea du, atal elebiduneko programak egiten ari diren ikastetxeen lanei dagokienez, lan eta esperientziarik bikainenak erabiltzeko eta zabaltzeko.

5. Ikasturte bukaeran, atal elebidunean irakasten duten irakasleek, ikastetxeko zuzendaritzak proposaturik, ziurtagiri bat jasoko dute, hezkuntza berrikuntzako 70 orduren baliokidea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak emana.

Bosgarren oinarria.-Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en Espainia-Britainia Handiko hitzarmenaren programa.

Galarazi gabe Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en hitzarmen programaren zehaztasunak, oinarri hauek Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren - British Council-en programan ere aplikatuko dira.

3. ERANSKINA

Atal elebiduna baimentzeko eskaera

Ikastetxearen datuak.

Izena: .............................................. Kodea:

Helbidea: ...................................... PK:

Herria: ................... Telefonoa:

Posta elektronikoa: ....................... Faxa:

Atalean lantzen den hizkuntza atzerriko lehen/bigarren hizkuntza da

Eskaerarekin batera aurkezten diren agirien zerrenda:

[ ] Hezkuntza elebidunerako proiektua.

[ ] Irakasleei buruzko datuen eta konpromisoaren fitxa.

[ ] Irakasleen klaustroak proiektuari emandako onespenaren akta.

[ ] Eskola Kontseiluak proiektuari emandako onespenaren akta.

Eskaera.

................................. jaunak/andreak, ..................... ikastetxeko zuzendaria den aldetik, eskatzen du, atal elebidunetarako programa arautzen duen deialdian xedatutakoarekin bat, bere ikastetxean horrelako atal bat ezartzeko baimena eman dakiola.

.................(e)n, 20.....(e)ko .............aren ..............(e)an.

Ikastetxeko zuzendaria (sinadura eta zigilua)
Stua.: ...................

HIZKUNTZEN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUKO ZUZENDARI JAUNA.

4. ERANSKINA

Ikastetxearen datuak.

Izena: .............................................. Kodea:

Helbidea: ...................................... PK:

Herria: ................... Telefonoa:

Posta elektronikoa: ....................... Faxa:

Atal elebidunerako proiektua.

1.-Helburu orokorrak.

Proiektuak ikastetxean ezarri nahi den atal elebidunaren helburuak jasoko ditu. Eskatutako atal elebiduneko hizkuntzaren alderdi linguistiko eta kulturalak aipatuko dira helburuen artean.

2.-Atala ezartzeko kurtsoa.

Proiektu elebidunean proposamen arrazoitu bat jasoko da, atal elebidunak arlo bakoitzaren irakaskuntzari heltzeko modua azalduko duena, eta honako hauek zehaztuko ditu: ingelesa zer neurri eta modutan erabiliko den, irakaslana zuzenduko duten irizpide metodologikoak eta ebaluaziorako irizpideak.

3.-Proiektuaren bideragarritasunaren frogak:

Proiektuaren bideragarritasuna honela frogatuko da:

a) Eskaera egin duen ikastetxean proiektua abian jartzeko bide ematen duten zergatiak edo inguruabarrak azalduko dira.

b) Ikastetxean atala garatzen parte hartuko duten irakasleen zerrenda: irakasle bakoitza etapa osoan zehar zer arlo eta mailatan arituko den lanean.

c) Etapa osorako egin asmo diren ekintzen egutegia eta haiek burutzeko konpromisoa.

4.-Prestakuntza.

Hezkuntza komunitateko kideen prestakuntza beharrak atzeman ondoren, ikastetxeak eskatzen dituen prestakuntza behar lehenetsiak jasoko ditu proiektuak, baita horietan parte hartuko duten irakasleen zerrenda ere.

5.-Hezkuntza komunitatearen parte-hartze maila.

Proiektu elebidunaren garapenean hezkuntza komunitateak zer parte-hartze maila duen azaldu beharko du proiektuak: atalean parte hartzen duten departamentuak, irakasleen klaustroa eta eskola kontseilua.

ANTOLAMENDUARI BURUZKO DATUAK

Atal elebiduna ezartzeko ikasturtea

ATZERRIKO HIZKUNTZAN EMANEN DIREN IKASGAIAK

IRAKASLEA

ZER NEURRITAN

IRAKASTEN DEN

INGELESEZ

INGELESA IKASGAIKO BERARIAZKO EDUKIAK

(Ingelesez irakasten diren ikasgaietarako laguntza)

IKASLE

KOPURUA

TALDEKATZEAK

ORDUTEGIA

Atala etapan ezartzeko aurreikuspena

ZER IKASGAI AURREIKUSTEN DEN
INGELESEZ EMATEA

PLANTILLAREN ZER ZATI AURREIKUSTEN DEN
ATAL ELEBIDUNA EZARTZEKO

IRAKASLEEN ZIURTAGIRIRAKO PROPOSAMENA
(Bidezkoa bada)

Materiala/maila

Irakaslea

Urte
akademikoa

Ikasgaia

Irakaslea

Ezartzeko
urtea

Zer ingeles maila frogatu den ziurtagiri bidez

Zer ingeles
maila aurreikusten den

Urtea

Koordinatzailea

IZENA

DEITURAK

HELBIDE ELEKTRONIKOA

DEPARTAMENTU DIDAKTIKOA

Koordinazio bileren ordutegia/egutegia

BILERA KOPURUA/DATAK,
GUTXI-GORABEHERAKOAK

BILERA MOTAK

(Ataleko koordinazioa - Departamentukoa - Departamentuartekoa)

DEI EGINDAKO
PERTSONAK

DEPARTAMENTU
DIDAKTIKOA

Atala osatzen duten irakasle talde osoaren koordinazioa

Departamentu didaktiko berekoak diren eta ingelesekoak ez diren irakasle taldearen koordinazioa

Ingeles departamentuko irakasle taldearen koordinazioa

Prestakuntza beharrak

GUTXI-GORABEHERAKO DATAK

PRESTAKUNTZA JARDUERAREN GAIA

5. ERANSKINA

Atalean inplikatutako departamentu didaktikoetako irakasleek programa onesteko akta

....................................... jaunak/andreak, ................................................................. ikastetxeko ......................................... departamentuko burua naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Departamentu honetako kideek badakitela zein diren ingeleseko atal elebidunen programako edukia eta ezaugarriak.

2. Departamentu honek, 20.......(e)ko ......................aren .......(e)an egindako bilkuran,

[ ] Ingeleseko atal elebidunen programa ezartzeko eskaerari babesa eman diola.

[ ] Ingeleseko atal elebidunen programa ezartzeko eskaerari ez diola babesik eman.

Bozketaren emaitza:

Departamentuan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua

Bozketan egon diren departamentuko kideen kopurua

Proiektua eskatzearen aldeko bozen kopurua

Proiektua eskatzearen aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean sinatzen dut.

Ontzat Emana. Ikastetxeko
zuzendaria

.................................. departamentuko burua

Stua.: ....................................

Stua.: ......................................

.................(e)n, 201....(e)ko ........................aren ........(e)an

6. ERANSKINA

Klaustroak proiektuari emandako onespenaren akta

....................................... jaunak/andreak, .......................................... ikastetxeko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Ikastetxeko klaustroak badakiela zein diren atal elebidunen programaren ezaugarriak eta edukia.

2. Klaustroak, 20.......(e)ko .......................aren .....(e)an egindako bilkuran,

[ ] Ingeleseko atal elebidunen programa ezartzeko eskaerari babesa eman diola.

[ ] Ingeleseko atal elebidunen programa ezartzeko eskaerari ez diola babesik eman.

Bozketaren emaitza:

Klaustroan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua

Bozketan egon diren klaustroko kideen kopurua

Programa eskatzeko aldeko bozen kopurua

Programa eskatzeko aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean sinatzen dut.

Ontzat Emana. Ikastetxeko zuzendaria

Idazkaria

Stua.: ......

Stua.: ......

.................(e)n, 201....(e)ko ........................aren ........(e)an.

7. ERANSKINA

Eskola kontseiluak proiektuari emandako onespenaren akta

....................................... jaunak/andreak, .................................... ikastetxeko eskola kontseiluko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Ikastetxeko eskola kontseiluak badakiela zein diren atal elebidunen programaren edukia eta ezaugarriak.

2. Eskola Kontseiluak, 20...(e)ko ........................aren .....(e)an egindako bilkuran,

[ ] Ingeleseko atal elebidunen programa ezartzeko eskaerari babesa eman diola.

[ ] Ingeleseko atal elebidunen programa ezartzeko eskaerari ez diola babesik eman.

Bozketaren emaitza:

Eskola kontseiluan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua

Bozketan parte hartu duten eskola kontseiluko kideen kopurua

Proiektua eskatzearen aldeko bozen kopurua

Proiektua eskatzearen aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean sinatzen dut.

Ontzat Emana. Eskola Kontseiluko burua

Idazkaria

Stua.: ......

Stua.: ......

.................(e)n, 201....(e)ko ........................aren ........(e)an.

8. ERANSKINA

Irakasleei buruzko datuen fitxa eta konpromisoa

Ikastetxearen datuak.

Izena .............................................. Herria

Irakaslearen datuak.

Izen-deiturak

Zenbateko antzinatasuna ikastetxean (oraingo ikasturtea barne)

Diploma/Lizentzia

Beste titulu batzuk:

Kidegoa ......................... Espezialitatea

Administrazio egoera.

Funtzionarioa, behin betiko destinoarekin

Funtzionarioa, praktiketan edo destinoaren zain.

Funtzionarioa, zerbitzu eginkizunetan

Beste batzuk (zehaztu)

Hizkuntza gaitasuna ingelesez.

Maila ............ Ziurtagiria

Honako honetarako konpromisoa adierazten dut:

-Proiektuan zehaztu bezala jarraituko dudala atalean.

-Atal elebidunen programa gauzatzeko antolatzen diren prestakuntza eta koordinazio bilkuretan parte hartuko dudala.

-Ezarritako epean erdiestea ingeleseko C1 maila (oraindik ez baldin badu).

Iruñean, 201.... (e)ko ........................... aren ....................(e)an.

Stua.: ...................

Iragarkiaren kodea: F1205255