2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Aldaketa aurrekontuetan.
Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
KONTU-SAILA | DESKRIBAPENA | ZENBATEKOA |
4522-48200 | ELKARTEENDAKO TRANSFERENTZIAK | 95.000 |
FINANTZABIDEA |
| AURREKONTU LUZATUAREN SOBERAKINA | 44.340 |
| BEHEITITZEAK, DEUSEZTATZEAGATIK: | |
111-10001 | Hautetsien ordainsariak | 29.960 |
111-10005 | Udalbatzako kideen asegurua | 700 |
3113-22600 | Haurtzaroaren eta familiaren inguruko jarduerak | 20.000 |
Vianan, 2012ko apirilaren 12an.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L1205705