80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Udalaren "Fernando Remacha"
Udalaren Musika Eskolaren plan pedagogikoa.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolaren plan pedagogiko berria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako plana jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, plana behin betiko onetsita geldituko da, eta, horren berri emanez, testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2012ko apirilaren 2an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1205226