2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Tuterako Udaleko "Fernando Remacha"
Udalaren Musika Eskolaren antolaketari
eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua.
Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, erregelamendua behin betiko onetsita geldituko da, eta, horren berri emanez, testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tuteran, 2012ko apirilaren 2an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1205206