2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TABAR
2012ko aurrekontua.
Hasierako onespena
Tabarko Kontzejuak, 2012ko martxoaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2012ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Tabarren, 2012ko apirilaren 12an.-Kontzejuko burua, Miguel Ángel Benito Martínez de Espronceda.
Iragarkiaren kodea: L1205646