2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2012ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Espendientea jendaurrean egon ondoren, 2012ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 1ean, Puiuko Udalak, 2012ko martxoaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea 2012ko ekitaldiko aurrekontua, honekin batera heldu den eranskinaren arabera, 2012ko otsailaren 1eko osoko bilkuran hasiera batez onetsitako kopuruak aldatuta. Hasiera batean onetsitako plantilla organikoa eta hura betearazteko oinarriak bere hartan uzten dira.
Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuko da.
Puiun, 2012ko apirilaren 11n.-Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.
ERANSKINA
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 114.700,00 euro.
2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 8.000,00 euro.
3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 21.100,00 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 112.400,00 euro.
5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 45.000,00 euro.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 102.200,00 euro.
8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 82.070,00 euro.
9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 485.470,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.-Langileria gastuak: 57.500,00 euro.
2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 135.800,00 euro.
3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 3.600,00 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 72.570,00 euro.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 204.000,00 euro.
7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 2.000,00 euro.
8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 10.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 485.470,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L1205564