2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udal antolaketari buruzko dekretuko aldaketa
DAL 27-JUN-11 (1/AL)
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2012ko apirilaren 2an, honako ebazpen hau eman zuen:
DAL 02-ABR-12 (2/AL).
"Ikusirik Alkatetzaren 2011ko ekainaren 27ko dekretuaren bidez onetsi zela Udal antolaketari buruzko dekretua,
Kontuan harturik, lehendabizi, ororendako irisgarritasuna lotu beharra dagoela obra guztien exekuzioari; bigarrenik, autobus geltokiaren eskumena, hain zuzen, erabiltzeko lagatako aparkalekuen kontrola duen alorrari eman behar zaiola; eta, hirugarrenik, publizitateko euskarrien gaineko jabari publikoaren kontzesioa egin behar dela mugikortasun irizpideak kontuan izanik, hartan sartzen delako bizikleten sistema,
XEDATU DUT:
Alkatetzaren DAL 27-jun-11 (1/AL) Dekretua honela aldatzea:
1.-Proiektuetako eta Hiri Kontserbazioko Alorrari honako egiteko hauek eranstea:
-a) Obrak atalean:
-Ororendako irisgarritasunari buruzko ekintzak bultzatzea hirian.
-b) Kontserbazioa atalean, aparkalekuko tokien erabilera kontrolatzeari buruzko epigrafeak honako testu hau izanen du:
-Administrazio kontzesioaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen jarraipena eta kontrola, esleitu aurrekoa zein ondokoa; autobus geltokiaren administrazio kontzesioaren jarraipena.
2.-Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Alorrari honako egiteko hau eranstea:
-b) Ingurumena atalean:
-Mugikortasunarekin lotutako lan guztiak bultzatzea eta horietan laguntzea; zehazki, informazioko eta publizitateko euskarrien jabari publikoaren kontzesioa."
Iruñean, 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1205245