80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2012ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2012ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, 2012ko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2012ko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean agertzen den bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabost egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2012ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Orisoainen, 2012ko apirilaren 10ean.-Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

ERANSKINA

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin
partekatutako langileak

Lanpostuak:

-Funtzionarioa:

  • idazkaria (hutsik).

-Lan-kontratuduna:

  • Administrari-ofizial 1 (hutsik).
  • 2 administrari laguntzaile (hutsik).
  • Administrari laguntzaile 1, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L1205531