80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2012ko aurrekontua.
Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2012ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2012ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Laburpena eranskinean heldu da.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabost egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2012ko aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Orisoainen, 2012ko apirilaren 10ean.-Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

ERANSKINA

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 25.700,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 1.500,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.350,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 37.800,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 8.550,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 36.000,00 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 18.160,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 129.060,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 14.310,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 30.150,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 500,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 27.700,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 49.000,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 1.000,00 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 6.400,00 euro.

Gastuak, guztira: 129.060,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1205530