80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLAKARIZKETA

Kontzejuko burutza beste baten esku uztea

M.ª Teresa Montes San Pedro Ollakarizketako Kontzejuko buruak, honen bitartez,

honako hau adierazten du:

Gaia: Kontzejuko burutza beste baten esku uztea, kanpoan izateagatik.

Ikusirik Ollakarizketako Kontzejuko burua herritik kanpo izanen dela apirilaren 5etik 15era bitarte, biak barne.

Kontuan hartuz, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskudantziak erabiltzeko ezindurik bada.

EBATZI DU:

Lehendabizikoa.-Kontzejuaren eginkizunak Kontzejuko zinegotzia den Francisco Javier Elcano Irigoyenen esku uztea, 2012ko apirilaren 5etik 15era bitarte, biak barne.

Bigarrena.-Eskuordetza honen berri ematea Francisco Javier Elcano Irigoyeni, baita Udalbatzari ere egiten duen lehen osoko bilkuran, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Ollakarizketan, 2012ko apirilaren 4an.-Kontzejuko burua, M.ª Teresa Montes San Pedro.

Iragarkiaren kodea: L1205422