80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzako aldaketa. Hasiera bateko onespena

Erriberriko Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, erabaki du hasiera batean onestea Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, edozein bizilagun edo interesatuk egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo erreklamazioak egin ditzan iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogeita hamar eguneko epean. Ohartarazten da, epe horretan alegazio edo erreklamaziorik ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko dela.

Erriberrin, 2012ko apirilaren 12an.-Alkatea, Francisco Javier Legaz.

Iragarkiaren kodea: L1205664