2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIEREGI
Herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua
Oieregiko Kontzejuak herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea Udalaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapea: Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Oieregi eta Narbarte.
Oieregin, 2012ko martxoaren 4an.-Kontzejuko burua, José Javier Nosellas Zabalegui.
Iragarkiaren kodea: L1205440